Kartel bat atearen heldulekutik zintzilik dago. “Logela egin, mesedez”. Hondartzatik itzultzean, oheak eginda, eskuoihal garbiak eta bainua ezin txukunagoa.
Garbitzen dutenak dira. Sistema turistiko prekarizatzailea bere gain hartzen duten ikusezinak dira. Satira utopikoa da, lan-eskubide eta eskubide sozial justuak lortzeko hoteletako gelarien borroka antolatuan oinarritzen dena. Haien aurrean, hotel-kateen jabeen diru-goseak. Bada sekula komunik garbitu ez duena, eta bostehun hilean garbitzen dituena ere.
Komedia garratz eta itxaropentsu honek hoteletako garbitzaileen borroka antolatua aldarrikatzen du, baita turismo-eredu jasangarri bat irudikatzeko beharra ere, lurraldearekiko eta jendearen bizitzarekiko adeitasunezkoa izan behar duena.
AKTOREAK
Areta Bolado, Noelia Castro eta Ailén Kendelman.
LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Egilea eta zuzendaria: Areta Bolado, Noelia Castro eta Ailén Kendelman / Dramaturgiarako laguntza: Paula Carballeira / Jatorrizko musika: Ailén Kendelman / Karakterizazioa eta jantziak: Esther Quintas / Jantzigintza: Beatriz Novas eta Marta Ferrer / Eszenografia: Beatriz de Vega / Eszenografia-laguntzailea: Daniela Rodas / Argiztapena: Del Ruiz / Hizkuntz-aholkularia eta itzulpena: Rosa Moledo / Mugimendu-aholkularia: Clara Ferrão / Begi magikoa: Sara Rodríguez / Ekoizpena: Ailén Kendelman / Ekoizpen-laguntzailea eta dokumentazioa: Celina F. Ponte / Irudi grafikoa: Carla Berrocal / Bideoa: Álex Penabade / Trailerra: Lucía Estévez / Argazkigintza: Pilar Abades eta Leticia T. Blanco.
Informazio gehiago: Web orria: https://apanadaria.com/
FB @APanadaria
IG @apanadaria
Iraupena: 80’
GALIZIA