Boga-Bogak, Erriberriko Jaialdian emango duen egonaldian, Lloviendo vacas/ Behi-jasa proiektuari hasiera emango dio lan-laborategi batean. Testu poetiko eta irekia, narratiba eszeniko berriak ekartzen lagunduko duen ikerketa eta sorkuntza eszenikorako prozesu bat bultzatuko duena. Horretarako, ikerketa eszenikoan ibilbide luzea egin duten Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias sortzaileen kanpo-aholkularitza du.
Carlo Beren testua, Sello Contra la Violencia de Género del Ministerio de Igualdad en 2017, izango da Boga-Bogak, egonaldi honetan, bitartekaritza jarduerak aztertu eta garatzeko esparrua, bere ibilbideari eta prestakuntzaesperientziari leialki jarraituz. Proposamen horretan, arte eszenikoak emakumeen aurkako indarkeriari buruz sentsibilizatzen laguntzen duten tresnak dira, bai eta genero-desberdintasunei buruzko gogoeta-gune bat ere. Egonaldiaren beste elementu garrantzitsu batzuk sorkuntza kolektiboa eta espazioak sortzea dira, zeinetan lan egin, sortu, ikertu eta, azken batean, arte eszenikoak euskaraz ere bizi ahal izango diren
AKTOREAK
Adriana Salvo, Iñigo Aranbarri eta Laura Penagos.
LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Dramaturgia: Carlos Be / Creación: Boga-Boga / Asesoramiento y mirada externa: Amancay Gaztañaga e Iraia Elías / Escenografía: Boga-Boga / Vestuario: Aiora Ganuza / Luz y sonido: David Bernués, Acrónica Producciones / Imagen gráfica: Sandra Vallejo.
Llueven vacas es una producción de Boga-Boga
NAFARROA