Ikuskizun dibertigarria, historikoa, hurbila, maitagarria… hainbat arte, teknika eta hizkuntza artistiko uztartzen dituena: narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak, arkakusoen zirkua, clowna eta zirkua.
Zirkuko arteen historiaz ari zaigun ikuskizun samurrak Remigia Echarren, Argako Erregina, ezagutarazten digu.
Remigia hil zela 100 urte bete diren honetan, Estefanía de Paz Asinek funanbulistari buruz liburutan, egunkaritan, dokumentutan eta artxibotan, hemerotekatan, fototekatan… aurkitutakoa kontatzen digu.
Bere historiarekin liluratuta, artxibatutako memoriak datuak emateari utzi dion horretan bilatu eta aurkitu du, eta sortzen eta eraikitzen jarraitu du aparteko emakume hau ezagutzen laguntzeko.
Gora eta gora beti Remigia Echarren!
AKTOREAK
Estefanía de Paz Asín
LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Egilea: Estefanía de Paz Asín eta Kiko Ortega / Arte plastikoak: Estefanía de Paz Asín / Argazkia: Kiko Ortega / Musika eta soinu-espazioa: Gorka Pastor / Argiztapena: Óscar García Valoria / Bideoa: Jesús Iriarte / Ekoizpen-laguntzailea: Garbiñe Navarro Rodríguez eta Noemí Irisarri / Komisarioa: Ariadne Iribarren / Diseinu grafikoa: Minimizán.
Iraupena: 50’
Informazio gehiago: www.estefaniadepazasin.com
Sare sozialak:
FB @Tefi
Instagram @estefaniadepazasin
NAFARROA
FAMILIENDAKO