es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

CALLADOS PECES QUE HABITÁIS EN EL AGUA (entsailu irekia)

Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

2022ko uztailaren 28, osteguna - 19.00etan

La Caja Flotantek hamar urte daramatza sormen prozesuak garatzen eta pixkanaka antzerkiaren eta zinematografiaren arteko mugara hurbildu den hizkuntza propioa bilatzen. Hamar urte hauen ondoren, dramaturgia garaikidearen aldeko apustua egiteko eta sormen prozesuetan arreta jartzeko gogoarekin jarraitzen dute, konpainiaren sormen unibertsoa ikertzeko eta sakontzeko helburuarekin.

Callados peces que habitáis en el agua, Ion Iraizozen beraren testuetan oinarrituta idatzia, antzerki-matrioska bat izango da, fikziozko plano desberdinak uztartuz: idazle batek emandako hitzaldi bat, film bat eta antzerki emanaldi bat.

Egitura horretatik abiatuta, gogoeta egin nahi dute arte-sorkuntzari buruz, artearenganako fedeari buruz eta ikusle bezala bizi izan dituzten fikzioei buruz, onerako edo txarrerako, gaur direna bihurtuz.

AKTOREAK

Ion Iraizoz eta Gloria March. Aktore gonbidatua: María Araiz.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Zuzendaritza eta dramaturgia: Ion Iraizoz / Kanpoko begirada: Albert Pérez / Dramaturgiarako aholkularitza: David Mallols / Soinu-espazioa: Adolfo García / Ikus-entzunezkoak: Ainara Pardal / Espazio eszenikoa: Los Reyes del Mambo / Ekoizpena: La Caja Flotante.

Callados peces que habitáis en el agua La Caja Flotanteren ekoizpen bat da.

NAFARROA

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.