Hitzordu bat, lau lagun, ardoa, ardo dezente, ardo asko. Horiek izango dira komedia honen eragileak, non egiak gezurra dirudien, eta ez dakigun gezurra egia ote den.
Inolako lotsarik gabe, bizitza osatugabe batek eragin ditzakeen beldur eta frustrazioak jorratzen dituen komedia garaikidea. Bere pertsonaiak ezagunak egiten dira gurea bezalako gizarte batean; pertsona konplexuak, zitalkeriaz eta grina handiz beteak.
Denak gezurretan ari dira. Edo ez? Ohiko gezurrak dira, egunerokotasuna errazten duten gezurrak, ondoriorik ez duten gezurrak… edo badute?
Hain eremu lohitsuan mugitzen dira Mateo, Marcos eta Juana, hiru pertsona arrakastatsu zera egiten dutenak: hitz eta edan, edan eta hitz egin jakiten, sentitzen eta pairatzen dutenari buruz. Ironia, sarkasmoa, gezurrak eta egiaren bat edo beste bizi dira inoiz ez dagoen Lucasek sortutako mikrokosmos honetan. Pasioak azal-azalean eta gezurra ahoan gertatzen dira eguneroko gezur hauek. Juanak dioen bezala: "Bizitza gezurrik gabe —besteenganakoak zein gureganakoak— ezinezkoa litzateke".
Gure miseriez barre egiteko beharretik sortutako obra; hutsune existentzialez beteta eta beldurrez gainezka dauden diseinuzko miseriez.
AKTOREAK
Asier Hormaza, Marta Juániz eta Ángel García Moneo.
LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Zuzendaria eta dramaturgia: Ana Maestrojuán / Figurinak: Edurne Ibáñez / Soinu-espazioa eta konposaketa: Gorka Pastor / Eszenografia eta argiztapena: Koldo Taínta eta Producciones Maestras / Birako teknikaria: Patxi Larrea / Diseinu grafikoa: El Colectivo / Ekoizle exekutiboa: Ángel García Moneo.
Informazio gehiago: https://www.produccionesmaestras.com/
Iraupena: 75’
Facebook: Producciones Maestras | Facebook
NAFARROA