es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

UN ESCENARIO DENTRO DE LA CABEZA: LABORATORIO DE ESCRITURA TEATRAL

Kultur Etxea

2022ko uztailaren 18, astelehena - 11.00etan

Ba al da antzezlan bat astebetean idazterik?

Ziurrenik ez, baina dramaturgia berrien tailer honetan parte hartuko duten pertsonek ezinezko horrekin jolastuko dute. Dramaturgia askatasunetik eta norberaren burua epaitu gabe jorratuko dute, blokeo geldiarazleak saihesten saiatuz.

Noiz hasten da benetan obra idazten?

Antzerki-idazketaren sortze-prozesuaren faseak landuko dituzte, abiapuntutik piezaren erakusketaraino (nahiz eta obra oso bat amaitu ez).

Izan bedi antzerkigintzako Frankensteinen laborategi bat, erabili eta botatzeko materialarena, baina baita proiektu posible eta desiratuena ere.

Antzerkia idaztea hitzak elkartzea al da?

Antzerkigileak, etxeko bakardadetik sortzen badu ere, eszenatokian, publikoarekiko komunikazioan eta aktoreen gorputzean izan behar du burua.

Lan-ibilbidea / Tailerraren dastatze-menua:

  • Hasiera posibleak: non aurkitu inspirazioa? Historia pertsonala, albisteak, klasikoak, nukleo tematikoa, irudiak…
  • Alegia (halakorik badago) edo egituraeskaleta posibleak. Eskeleto dramatikoko prozesu esperimentala eta doikuntzak.
  • Iturriak, metaketa eta elkarrizketa beste antzerki- edo arte-lan batzuekin. Inspirazio tematikoak eta formalak.  Besterenaz jabetzea vs. intimitatearen unibertsalizazioa. Gure piezaren hizkuntza; eremu lexikoa edo poetikoa.
  • Egitura edo jostailua. Zer forma izan dezake obra honek? Zein da kontatu nahi duguna kontatzeko modurik onena? Oinarrizko egiturak haustea. Originaltasuna eta berezitasuna forma klasikoen aldean. Asmakizunak, amildegiak eta abarrekoak.
  • Eszenaren hausturak, desblokeatze-jolasak eta materialaren balizko puskaketak. Ustekabearekin, akatsarekin, mugekin, topikoarekin, kontrakoekin eta harridurarekin jolastea.
  • Pertsonaien edo aktoreen gorputzak, zentzumenak, beharrak irudikatzea. Inprobisazioak, bat-batekotasunak… Egilea besterenaren bideratzaile gisa.
  • Desblokeatzeko eta idazketa libreko ariketak.
  • Materiala beste irakurle/publiko batzuekin alderatzea. Besteren eta norberaren zuzenketak. Kontrolik eta zuzenketarik eza vs. zuzentzaile/zentsore basatia.
  • Zerk balio digu eta zer botatzen dugu? Materiala birplanteatzea. Doikuntzak eta sortutako materialen lagina. 

IZEN-EMATEA

Mintegi honek 15 plaza eskaintzen ditu antzezle profesional, zuzendari eta antzerkigileentzat. Izena eman ahal izango da plazak bete arte.

Horretarako, bidali e-posta bat programasydifusion@navarra.es helbidera, izena, bi abizen, helbidea, NAN, telefono mugikorra, harremanetarako helbide elektronikoa eta matrikularen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria adieraziz.

Matrikula ordaindu dutenen artean hurrenkera kronologiko zorrotzean emango da izena mintegian.

Ordainketa, 40 eurokoa, banku-transferentzia bidez egin beharko da ES38 2100 3693 2122 00547110 kontura. Kontu horren titularra Kultura Zuzendaritza Nagusia da, eta kontzeptuan PACO GÁMEZEN TAILERREKO MATRIKULA eta ikastaroa egingo duenaren izen-abizenak adierazi beharko dira.

Uztailaren 22an La Cavan taularatuko den Para acabar con Eddy Bellenguele ikuskizunerako sarrera eta klaseak barne hartzen ditu prezioak. Mintegian parte hartzen dutenen kontu egongo da Erriberrirako garraioa.

Norbaitek izen-ematea ordaindu badu eta plazak bete badira, matrikularen zenbatekoa itzuliko zaio.

 

PACO GÁMEZ

Ingeles Filologian eta Testu Interpretazioan lizentziaduna da Sevillako ESADen. Ikuskizun Zientzietako graduondoko ikasketak egin ditu. Antzerkigile, aktore, zuzendari eta irakasle gisa lan egiten du.

Izen handiko sariak jaso ditu. Adibidez, Lope de Vega saria, Teatro Españolaren Komedia Lehiaketa, Calderón de la Barca saria edo Antzerki Egileen Elkartearen Jesus Campos saria. Halaber, finalista izan da Max sarietan Egile Berri Onena bezala, SGAEren LAM sarietan, Haur Antzerkiko SGAE sarian, Jesús Domínguez sarian…

Jatorrizko testuen artean, nabarmentzekoak dira Inquilino (Numancia 9, 2º A), Katana edo El suelo que sostiene a Hande eta, bere bertsioen artean, Eneida: playlist para un continente a la deriva edo Las Calatravas.

Bere lanak estreinaldien atzean izen handiak izan dira: Centro Dramático Nacional, Teatro Real, Teatros del Canal, Teatro Circo Price, LaJoven, Pavón Kamikaze, Washingtongo Gala Theater edo Teatro de la Zarzuela. Epe laburrean Fernán-Gómez antzokian estreinatuko du eta Arriaga Antzokiak, Gasteizko Principal Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak ekoitziko dute.

Bere testuak ingelesera, frantsesera, alemanera, italierara, portugesera, euskarara, errumanierara eta katalanera itzuli dira. Gámezek egile egoiliarra bezala ere idatzi du: Bartzelonako Sala Beckett aretoan, SGAEko laborategietan, INAEMen edo Euskadiko Antzerkigintza Berriak programan.

Gainera, Paco Gámez Lope de Vega 2021 Sariduna da eta Teatro Españoleko II. Nazioarteko Komedia Lehiaketaren irabazlea, iaz er

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.