Clown ikuskizuna, kementsua eta energetikoa, zuzeneko musikarik onenak bultzatua. Jai bizia, zentzugabea, histrionikoa, lotsagabea eta paregabea. Orraztu nahi ez eta prakak galdu. Baina irribarrea aurpegian.
Marabunta ikuskizun gaiztoa eta magnetikoa da. Tempo matematikoak gidatzen duen esketxa. Eszenatokian, gag zentzugabeak. Abesti propioak. Kabareta. Ezerk ez du zentzurik eta dena da posible. Irten eta jolastu. Ondo pasatzea, zer gerta ere.
Taula gainean, Guillem Albà, klasea bai, baina duintasunik ez duen frontmana. Antiheroi enpatiko eta atsegina, berdin sirena bezala aurkezten denean edo patata frijituen gainean ibiltzen fakirrarena egiten badu. La Marabunta orkestra moldakorrarekin, aurrean jartzen zaion edozein musika estilo etxekotzeko gai dena, taula gaineko jokoa biderkatzen da.
Festa geldiezin horren atzean, publikoa konplizetzat hartuta, bufoi isilduaren nahia dago: jendea zoriontsu egitea.
AKTOREAK
Guillem Albà, Edgar Gómez, Àlvar Monfort, Albert Comaleras, Martí Soler, Luisma Villegas eta Irene Garcès.
LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Zuzendaria: Guillem Albà / Testua eta musika: Guillem Albà & La Marabunta / Zuzendari musikala: Albert Comaleras / Zuzendari teknikoa eta soinuaren diseinua: Ton Mentruit / Argiztapenaren diseinua eta teknikaria: Ignasi Solé / Abestien hitzak: Pau Escribano, Anna Roig eta Tatiana Sánchez / Offeko ahotsa: Àngel Llàcer / Ekoizpen-laguntzailea: Berta García / Ekoizpen-zuzendaria: Blai Rodríguez / Banaketa (nazionala eta nazioartekoa): Marta Riera.
Iraupena: 80’
Informazio gehiago: www.guillemalba.com
FB: @GuillemAlbaOficial
TWITTER: @GuillemAlba
IG: @guillemalbaoficial
KATALUNIA
FAMILIENDAKO