Erriberriko Jaialdiak La adolescencia creadora izeneko mahai-ingurua hartuko du proiektu hauen inguruan: LA NAVE (Valladolideko Calderón antzokiko gazteentzako arte eszenikoen programa), Cross Border Project konpainia eta Los Bárbaros. Jarduera hau Haur eta Gazteentzako Antzerkigintzaren II. Jardunaldien baitan garatuko da, honako hauek antolatuta: ASSITEJ España, Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoak; TTP, Publiko Guztientzako Antzerki Elkarte Profesional; Te Veo, Haur eta gazteentzako antzerkia; UNIMA Federazioa. Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna eta AAT, Antzerki-egileak.
Argibide gehiago: www.assitej.net