Airea hotz bihurtzen da eta zerua iluntzen hasten da. Diotenez, zakur batzuk uluka ari dira eta erleak pilatu egiten dira erlauntzen sarrera kolapsatuz. Txori batzuek hegan egiten dute nahasian. Denbora gelditu egiten da. Dena isilik dago. Dena iluna da. Dena airean… zer gertatuko den jakin gabe… gau amaigabe honetan betirako egon gaitezkeenaren sentsazioarekin… Baina segundo batzuk geroago, agian minutu batzuk geroago, edo urteak, belaunaldiak, milurtekoak edo existentzia-eonak izan litezke, eguna berriro dator. Emozio sakon batek hartzen gaitu eta gertaera ulertezin baten lekuko izatearen pribilegioa sentitzen dugu. Amaiera posible baten entsegu orokorrean parte hartu dugu.
Nola bizi gara jakinda egunen batean bizirik egoteari utziko diogula? Erabateko eklipsea metafora gisa, aurrerapen gisa, halabehar gaindiezin bate entsegu gisa: gure egunen amaiera.
Errituala umorez blaitzen duen proposamena, transzendentala egunerokoarekin nahasten du, eta arlo sozialarekiko barru-barrukoa eta pertsonala den horretatik abiatzen da.
Kantu bat neurrigabekeriari. Bizitza erlatibizatzen saiatzen den ariketa eszenikoa, agian kontzientzia handiagoz bizitzeko gizateriaren historia osoan gure existentziak dakarren une ñimiñoa.
Eclipse total antzerkigile onenaren Max Saria jaso du 2023an.
Eclipse total Pont Flotant eta Rambletaren ekoizpena da.
AKTOREAK
Àlex Cantó eta Jesús Muñoz
LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Sorkuntza: Pont Flotant (Àlex Cantó, Joan Collado, Jesús Muñoz eta Pau Pons) / Interpretazioa: Àlex Cantó eta Jesús Muñoz / Argiztapenaren diseinua: Marc Gonzalo (AII) / Soinuaren diseinua: Adolfo García / Espazio eszenikoa eta jantziak: Pont Flotant / Aholkulari artistikoa: Fermín Jiménez / Eszenografiaren eraikuntza: Los Reyes del Mambo / Diseinu grafikoa: Joan Collado / Makineria eta kudeaketa: Yolanda García eta Santi Montón / Teknikariak biran: Juan Serra, Javi Vega eta Josep Ferrer / Koordinazio teknikoa: Juan Serra / Argazkigintza: Nerea Coll / Promozio bideoa: Nacho Carrascosa / Banaketa: Fiona Maxence, Inma Expósito eta Rafa Jordán (Pro21cultural)
Eclipse total Pont Flotant eta Rambletaren ekoizpena da.
Informazio gehiago: https://pontflotant.es
Iraupena: 80’
VALENTZIA