es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

CASA

La Cava

2023ko uztailaren 23, igandea - 22.00etan

Probintzietako arkitekto batek bostehun etxebizitza baino gehiago eraiki zituen, baina bere alabari, oinordetzan, zimendu batzuk emango dizkio. Adin txikikoen egoitza batean bizitza erdia daraman mutil bat, handitan Ikeako diseinatzaile izan nahi duena. Venezuelako errefuxiatu gazte bat, Nirvanaren abesti bati esker asiloa lortu zuena. Bere independentziaren alde borrokatzen duen dibertsitate funtzionala duen gizona. HKPeko ekintzaile batekin Parisen maitemintzeko. 

Zinema-set bat izan litekeen espazio batean, Casa-ko bost protagonisten istorioak gurutzatu egiten dira, bakar bat osatzeko. Kabaret-erritmoan dauden bi muppetekin, Airbnb-eko gerente batekin eta guztia ikusten duen NASAko gizon batekin batera.

Casa lan dokumental verbatim bat da, eta berrogei pertsona elkarrizketatu ziren horretarako. Belaunaldien arteko kontakizuna ere bada, Konstituzioaren 47. artikuluari buruz eta itzulerako bideari buruz galdetzen duena.  

Izan ere, galtzen garenean, nekeak garaitzen gaituenean, nola aurkitzen dugu etxera itzultzeko bidea?

AKTOREAK

Belén de Santiago, César Sánchez, Macarena Sanz, Efraín Rodríguez eta Ángel Perabá.

 

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Zuzendaria eta dramaturgia: Lucía Miranda / Argiztapena: Pedro Yagüe / Soinu-espazioa: Nacho Bilbao / Bideo-eszena: Javier Burgos / Jantzigintza eta eszenografia: Anna Tussell / Zuzendaritza-laguntzailea: Román Mendez / Zuzendaritzako laguntzailea: Marina Álvarez Moltó / Ekoizpena: Helena Ordoñez Bergareche / Eszenografia eta jantzigintzako laguntzailea: Fátima Cué / Dekoratuaren eraikuntza: Mambo decorados / Etxeen eraikuntza: Creators of legend / Muppets-en eraikuntza: Merche Cuesta Ramón – La casica Puppets / Panpinen aholkularia: Manuel Román / Banaketa: Susana Rubio (Nuevos Planes)

Casa Cross Border, Teatro de La abadía, Teatro Lliure de Barcelona eta Teatre Dijon Bourgogne (Centre Dramatique National) elkartu dituen koprodukzio bat da.

Informazio gehiago: https://thecrossborderproject.com

Iraupena: 120’ (100’ obrakoak eta 20’ publikoarekin elkartzekoak)

KATALUNIA

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.