Bi leku behar dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denborarekin paraleloak diren lerroz beteriko espazioa, eta ez da, ez egiazkoa, ez bakarra, ez gurea. Ez izatekotan, jadanik ezeren ontzi ere ez gara izanen, ezta zatitu behar gaituen neurria ere. Eta hala ere, nola suma genezakeen hori etorkizuna zela?
Dantza garaikideko talde honek bi kide ditu: Lucía Burguete eta Diego Pazó. Gorputza da jardueraren eragile artistikoa, giltzarria. Hezurrak, giharrak eta organoak mugimenduaren zerbitzuan. Mugimendua ideien zerbitzuan.
Qabalumek gorputzaren gaineko ikusmina du lanaren oinarri, hots, gorputzak zer konta dezakeen, zer utz dezakeen erdizka ikusten edo zer iradoki dezakeen, gorputzaren aukera poetiko eta narratiboetatik abiatuta, haren gaitasun tekniko eta adierazkorretan ikertuta, mugimenduak haren edertasuna, haren misterioa, ezagutzera eman dezan.
Konpainia egoiliarra da Nafarroako Gobernuko DNA 2021 eta DNA 2022 programan, barnealdeko formatua duen lan honen bidez.
TALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Koreografia eta interpretazioa: Diego Pazó eta Lucía Burguete / Jatorrizko musika: Luisillo Kalandraka
La medida que nos ha de dividir Qabalumek ekoiztu du, DNA Jaialdiak, Dantzan Bilaka-k eta Dantza Konpainia nazionalaren 2022ko Egoitzek lagundurik.
Argibideak: https://www.qabalum.com/
Iraupena: 17’
NAFARROA