2005ean, Lydia Cacho kazetari eta ekintzaile mexikarra bahitu eta torturatu zuen bere herrialdeko poliziak, pederastia-sare bat salatzen zuen liburu bat argitaratzeagatik. Sare horretan enpresaburu eta politikari nabarmenak zeuden inplikatuta. Horrek agerian utzi zuen, beste behin ere, Mexikon indarrean jarraitzen duen ustelkeria instituzionala.
Emakume konprometitu eta ausarta horren historia, Memorias de una Infamia liburuan jaso zuena, ez da tokikoa, unibertsala baizik, munduan asko direlako mehatxatutako, erasotutako eta beren lanbidean jarduteagatik eraildako kazetariak.
Ikusleak bertan murgiltzen dira antzerki- eta zinema-narratibaren konbinazioari esker, kamera batek protagonistari jarraitzen baitio uneoro. Pantailari esker, Lydia ezagutuko dugu, dokumentalean jasotako proposamen bisual baten bidez eta, aldi berean, bahiketa berreskuratzeko aukera izango dugu, ikuspegi emozional eta psikologiko batetik.
Infamiak aktore onenaren 2023an Max Saria jaso du ex aequo Marta Nietorentzat eta Marina Salasentzat, eta finalista izan zen antzerki-ikuskizun onenaren sarietan.
ANTZEZLEA
Marina Salas
LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Egilea: Lydia Cacho / Moldaketa: Lydia Cacho eta José Martret / Zuzendaria: José Martret / Espazio eszenikoaren eta jantzien diseinua: Alessio Meloni / Soinuaren diseinua: Sandra Vicente / Argiztapenaren diseinua: David Picazo / Bideo-eszenaren diseinua: Emilio Valenzuela / Kamera-operadorea: Alicia Aguirre Polo / Zuzendaritza-laguntzailea: Pedro Ayose / Ekoizpen-zuzendaritza: Eva Paniagua / Ekoizpen-burua: Juanfran García
La infamia Teatro Español eta Producciones Come y callaren koprodukzio bat da.
Informazio gehiago: https://www.franavila.com/la-infamia
Iraupena: 75’
MADRIL
Emanaldi hau irisgarria da ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat. Honako hauek izanen ditu: