Hau ez da Manuel Fragari buruzko biopic-a, baizik eta Espainian ezinbestekoa izan zen bigarren mailako pertsonaietako baten eskutik oinez ibilita honaino nola iritsi garen ulertzeko saiakera.
Frankismoaren kontra egiten duen satira. Eszenaratzeak jolas korala eskaintzen du, eta bertan antzezle guztiek elkarri txanda ematen diote Fragarena egiteko, haurtzarotik hil zen arte. Hiru zatitan planteatuta dago muntaia, eta Espainiaren duela gutxiko historia eta bilakaera politikoa jasotzen du.
ButacaZerok gaurkotasunarekin hitz egiten duen antzerkia proposatzen du, begirada kritiko eta ironiko batetik. ‘Iribarne’ lanarekin, publikoa proiektuaren fase guztietan barne hartzen duen sormenezko kudeaketa-eredu berri baten alde egiten du, ikus-entzuleak sortze-prozesuan parte hartzera gonbidatuta.
Iraupena: 180’
ANTZEZLEAK
Mónica García, Xurxo Cortázar, Anxo Outumuro, Lidia Veiga, Jorge De Arcos eta Esther F. Carrodeguas
PARTAIDEEN ZERRENDA
Testua: Esther F. Carrodeguas / Zuzendaritza: Xavier Castañeira / Koreografia eta zuzendaritzako laguntzailea: Sabela Domínguez / Aholkularitza koreografiko tradizionala: Artur Puga / Zuzendaritzako bigarren laguntzailea: Antonio Castro / Soinu-espazioa: Berto / Espazio eszenikoa: Xavier Castiñeira, Diego Valeiras / Jantziak: Diego Valeiras / Argiak: Diego Vilar, Equipo Creativo RTA / Ikus-entzunezkoak: Pablo Fontenla / FX editorea: Antón Miranda / Laguntza teknikoa: RTA / Ekoizpena: Juancho Gianzo / Komunikazioa: Equipo Sopa, The Office / Elkarrizketak: Inma López Silva, Pablo Fontenla
ButacaZeroren ekoizpena, CDN eta Ribadaviako Mostra Internacional de Teatrorekin koprodukzioan.
INFORMAZIO GEHIAGO
GALIZIA