Dantzaren eta mugimenduaren bidez, hitzetatik harago doan elkartze intimo bat aurkituko du ikus-entzuleak. ‘Together To Get there’ besarkada bat da, bestea sentitzea, elkarren arteko sostengua, eraldaketa bat, aldaketa bat. Erortzen hasten diren zatiak, beste batzuk eusten. Une hori ahaztu egiten da eta aldeak agerian gelditzen dira: zeharo desberdinak direnak, hauskortasuna eta indarra; erortzen uztea eta kontrolatu nahia. Oreka eta ezegonkortasuna. Giza harreman baten benetako izaera.
Lali Ayguadé eta Akira Yoshidaren elkarlana, Nafarroako Gobernuaren 2023ko DNA Nafarroako Dantza Jaialdiko sormen-egonaldietan sortutakoa, aurretik ‘Gizaki’ lanean izan zuten elkarlanaren arrakastaren ondoren.
Iraupena: 52’
DANTZARIAK
Akira Yoshida eta Lali Ayguadé
PARTAIDEEN ZERRENDA
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Akira Yoshida, Lali Ayguadé / Musika: Donald Beteille / Argiztapena: Fermín Izco / Jantziak: Ferrán Casanovas / Dramaturgia: Jordi Oriol / Ekoizpeneko laguntzailea: Fanny Cleyrat
NAFARROA