‘Halley’ izenburuak Eguzkiaren inguruan orbitatzen duen kometari egiten dio erreferentzia. Aldian behin itzultzea historiaren errepikapen ziklikoaren eta giza existentzia markatzen duten ekitaldien sinboloa da. Ekoizpenak zortzi pertsonako talde batean jartzen du arreta. Aurrez aurre erronka hau dute: antolatu egin behar dira eta beren bizitzei zentzua aurkitu behar diete, kometa berriro igaro eta dena berriz hasi aurretik. Estetikaren, gorputzaren, dantzaren eta mugimenduaren bidez, beren identitate eta jatorriaren gainean hausnartzera bultzatuko dira ikus-entzuleak.
Led Silhouette konpainiak mugimendu-forma berriak ikertu nahi ditu, bere metodologia sortzeko, non gorputzaren funts filosofikoa den mugikortasunaren eta bizitasunaren gertakari bihurtzea.
Iraupena: 90’
DANTZARIAK
Katalin Arana, Lucía Burguete, Marina Fullana, Laura Lliteras, Marcos Martincano, Nicolás Martínez, Edoardo Ramírez eta Diego Pazó
PARTAIDEEN ZERRENDA
Zuzendaritza eta koreografia: Jon López eta Martxel Rodríguez / Laguntza dramaturgikoa: Marcos Morau / Musika-moldaketak: Mauricio Pérez Fayos / Zuzendaritza teknikoa eta argiztapena: Andoni Mendizabal / Soinua eta ikus-entzunezkoak: Livory Barbez / Eszenografia: David Pascual / Jantziak: Iñaki Cobos / Argazkiak: Irantzu Pastor / Bideoa: El Estudio, Adela Moreno eta Ana Escario / Ekoizpena: Led Silhouette / Ekoizpeneko laguntzailea: Nagore Martínez / Banaketa: Rocío Pindado, Portal 71 / Nazioarteko banaketa: Lola Ortiz de Lanzagorta
Gayarre Antzokiaren, Nafarroako Gobernuaren, Centro Coreográfico Canalen, Malandain Ballet Biarritzen, Barakaldo Antzokiaren (Dantzalabea), Azkuna Zentroaren eta Gasteizko Antzerki Sarearen elkarlanarekin.
INFORMAZIO GEHIAGO
NAFARROA