es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

GURE ERRIBERRI - NUESTRO OLITE

Frantziskotarren eskola zaharrak

2024ko uztailaren 29, astelehena - 11.00etan

Tailer honetan, antzerkiaren aukera mugagabeekin jolastera eta beren antzezlana sortzera gonbidatuko dira 15 lagun, 8 eta 16 urte artekoak. Nacho Bilbao artista eszenikoak, musikagileak eta artehezitzaileak lagunduta, parte-hartzaileak elkartu egingo dira, irudimenarekin, gorputzarekin eta ahotsarekin zer egiteko gai diren ikusi eta jakiteko, agertokiaren plazeraz gozatuz eta bizi diren munduari buruz duten begirada partekatuz. Antzerkiaren funtsa bizitzeko aukera bat: jolasa.

Bere proposamen eszenikoetan, Bilbaok arreta berezia jartzen du haur eta nerabeengan. Musikazuzendaria eta soinu-sortzailea da antzerki-ekoizpenetan, hezitzaile aritzen da antzerki aplikatuaren, pedagogiaren eta sormenaren arloetan, eta Espainian erreferentziazkoak diren arte-heziketako proiektu batzuetako kidea da, adibidez, Cross Border eta LÓVA proiektuetakoa.

 

IZEN-EMATEA

Mintegi honek 15 plaza eskaintzen ditu 8 eta 16 urte arteko pertsonentzat. Eskaintzen diren plazak bete arte eman ahal izango dute izena. Horretarako, mezu elektronikoa bidali beharko da programasydifusion@navarra.es helbidera, bertan idatzi beharko dira izena, bi abizen, helbidea, NANa, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa, eta matrikularen zenbatekoa ordaindu izanaren ordainagiria gehitu beharko da.

 

Tailerraren kostua 15 euro da. Banku-transferentzia egin behako da Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren ES38 2100 3693 2122 0054 7110 kontu zenbakira. Azalpenean PAGO MATRÍCULA GURE ERRIBERRI idatziko da eta bai izena ematen ari den pertsonaren izen-abizenak ere.

 

Prezioak barne hartzen du mintegiko eskoletan parte hartzea. Erriberrira joatea parte-hartzaileen konturakoa izango da. Mintegian izena ematea kronologikoki egingo da matrikula ordaindu duten pertsonen artean. Gertatzen bada norbaitek izen-ematea ordaintzea eta plazak beteta egotea ordurako, matrikularen zenbatekoa itzuliko zaio.

 


Prezioa: 10.00 €

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.