Kaleko antzerki sutsua, egungoa eta indartsua, mugen gainean dantzatzen dena. Hirian galduta dauden zortzi pertsonaia, bakoitzak bere maleta aldean duela. Lañoak dira, ikusnahiak, sentikortasun handikoak, ez dituzte arauak ezagutzen. Haien jolasa hain fina da, ezen errealitatearekin nahasten den. Eta han irekitzen da elkarrizketarako gunea, eta bertan ikus-entzulea trukearen eta esperimentazioaren aktore bihurtzen da.
‘Kamchàtka’ inprobisazio-ikuskizuna da, antzerkiaren, jolasaren eta bizitzaren beraren arteko mugak urratzen dituena. Taldearen xedea da ustekabea sortzea eta jendearengan galderak eragitea, elkarrizketa zuzena, soila eta naturala lagunduko duen errealitate paralelo bat sortuz.
Iraupena: 60’
ANTZEZLEAK
Cristina Aguirre, Maïka Eggericx, Sergi Estebanell, Claudio Levati, Andrea Lorenzetti, Judit Ortiz, Lluís Petit, Josep Roca, Edu Rodilla, Santi Rovira, Gary Shochat, Prisca Villa, Amaya Mínguez eta Jordi Solé
PARTAIDEEN ZERRENDA
Jatorrizko ideia eta zuzendaritza artistikoa: Adrián Schvarzstein / Sortzaileak: Cristina Aguirre, Maïka Eggericx, Sergi Estebanell, Claudio Levati, Andrea Lorenzetti, Judit Ortiz, Lluís Petit, Albert Querol, Josep Roca, Edu Rodilla, Santi Rovira, Gary Shochat, Ada Vilaro, Prisca Villa, Albert Vinyes
CARRER88, SLren ekoizpena, Melandok lagunduta. Ramon Llull institutuaren eta Espainiako Kultura Ministerioaren babesa du.
INFORMAZIO GEHIAGO
CATALUNYA