“Erriberriko Antzerki Jaialdia eta emakumeak” izeneko mahai-inguruak Erriberriko jaialdiaren historian emakumeek hainbat roletan izan duten presentziari balioa emanen dio. Tefi de Paz artista izanen da moderatzailea eta honako hauek esku hartuko dute: Ane Pikaza eta Maria Goirizelaia, jaialdiko zuzendariak; Marisol Martínez Caspe, Nafarroako Gobernuko Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua; eta Maite Garbayo, Erriberriko aurreko alkatea.
Sarrera librea, edukiera bete arte. Edukia hiru podcast editatzeko grabatuko da.
Mahai-inguru hori Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 25. urteurrena ospatzeko zikloaren barnean txertatzen da.