es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

EL TIEMPO COMO MATERIA

Kultur Etxea

2024ko uztailaren 22, astelehena - 10.00etan

Tailer teoriko-praktiko honetan, Marta Pazosek bere lanaren sistematizazioa partekatuko du. Sortze-lanaren tresna nagusi moduan intuizioa eta gozamena legitimatzen dituen prozesu bat, denbora baliabide material moduan hartuta, ez muga moduan. Gure sistema gidatzen duten egotik eta lehiakortasunetik arreta urrunduta sortzea proposatzen du artistak. Eszenikoa dena ikuspegi holistiko batetik jorratuta, formen eta lengoaien arteko elkarrizketak ezarrita eta sortze-prozesua osotasun gisa ulertuta: ideiatik jendaurrean aurkezteraino, entzunaldietatik, entseguetatik, ekoizpenetik edo egutegian finkatzetik igarota. 

 

Pazos antzerkiko eta operako eszena-zuzendaria da, eszenografoa, dramagilea eta artista bisuala. Alderdi plastiko batek eta emantzipazio estetiko batek nabarmentzen du bere lana, antzerki errealista batetik harago, fikzioaren eta errealaren arteko mugak lausotuz.

 

IZEN-EMATEA

Mintegi honek 15 plaza eskaintzen ditu arte-prozesuetan interesa duten sortzaileentzat. Eskaintzen diren plazak bete arte eman ahal izango dute izena. Horretarako, mezu elektronikoa bidali beharko da programasydifusion@navarra.es helbidera, bertan idatzi beharko dira izena, bi abizen, helbidea, NANa, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa, eta matrikularen zenbatekoa ordaindu izanaren ordainagiria gehitu beharko da.

 

Tailerraren kostua 40 euro da. Banku-transferentzia egin behako da Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren ES38 2100 3693 2122 0054 7110 kontu zenbakira. Azalpenean PAGO MATRÍCULA EL TIEMPO COMO MATERIA idatziko da eta bai izena ematen ari den pertsonaren izen-abizenak ere.

Prezioak barne hartzen du mintegiko eskoletan parte hartzea eta ‘Villa’ ikuskizunerako sarrera. Erriberrira joatea parte-hartzaileen konturakoa izango da. Mintegian izena ematea kronologikoki egingo da matrikula ordaindu duten pertsonen artean. Gertatzen bada norbaitek izen-ematea ordaintzea eta plazak beteta egotea ordurako, matrikularen zenbatekoa itzuliko zaio.

 


Prezioa: 40.00 €

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.