Dramaturgiaren oinarrizko kontzeptuetan egingo den ibilbidea, idazketako ariketa praktikoek lagunduta eta arreta berezia jarrita antzerki-konbentzioak planteatzen dituen arauen eta parte-hartzaile bakoitzaren ikuspegi pertsonalaren arteko elkarrizketan. Antzerkia norberaren irudimena, hizkuntzaren mugak eta antzeztearenak garatzeko toki moduan.
Victoria Szpunberg dramagilea eta zuzendaria da, eta ibilbide sendoa du estreinaldietan (hala nola ‘L'imperatiu categòric’, ‘Mal de coraçon’ eta ‘El pes d’un cos’), argitalpenetan eta mota desberdinetako lan artistikoetan. Horrez gain, irakaslea da Institut del Teatren, Obrador de la Becketten eta arte-ikerketako eta -prestakuntzako beste gune batzuetan. Mundu garaikideko gai politiko eta sozialekin konektatuta dagoen antzerkia egiteko kezka duen egilea da, begirada ireki eta diziplinaz haraindiko begirada batekin.
IZEN-EMATEA
Mintegi honek 15 plaza eskaintzen ditu arte-prozesuetan interesa duten sortzaileentzat. Eskaintzen diren plazak bete arte eman ahal izango dute izena. Horretarako, mezu elektronikoa bidali beharko da programasydifusion@navarra.es helbidera, bertan idatzi beharko dira izena, bi abizen, helbidea, NANa, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa, eta matrikularen zenbatekoa ordaindu izanaren ordainagiria gehitu beharko da.
Tailerraren kostua 40 euro da. Banku-transferentzia egin behako da Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren ES38 2100 3693 2122 0054 7110 kontu zenbakira. Azalpenean PAGO MATRÍCULA CUALES SON LAS VERDADERAS NORMAS idatziko da eta bai izena ematen ari den pertsonaren izen-abizenak ere.
Prezioak barne hartzen du mintegiko eskoletan parte hartzea eta ‘Mal de coraçon’ ikuskizunerako sarrera (antzezlan horren dramaturgia Victoria Szpunbergena da). Erriberrira joatea parte-hartzaileen konturakoa izango da. Mintegian izena ematea kronologikoki egingo da matrikula ordaindu duten pertsonen artean.
Gertatzen bada norbaitek izen-ematea ordaintzea eta plazak beteta egotea ordurako, matrikularen zenbatekoa itzuliko zaio.