Machús Osinagak (RTVEko kazetaria, aditua arte eszenikoetan), Daniel Galindok (RNEko La Sala irratsaioaren zuzendaria) eta Raúl Losanezek (antzerki-kritikaria La Razón egunkarian) topaketa egingo dute Chévere eta Cultura i Conflicte konpainiekin.
Chévereko kideek ‘Helen Keller, ¿la mujer maravilla?’ sortzeko prozesuari helduko diote. Hizkuntza mintzatua eta zeinu-hizkuntza bateratzen dituen ikuskizuna da, entzuten duten eta ez duten pertsonen arteko inkomunikazioa zalantzan jartzeko.
Bere aldetik, Cultura i Conflicte taldeak ‘Moríos’ lanean garatutako lanaz hitz egingo du. Antzezlanak aurre egiten dio adinekoen diskriminazio eta inbisibilizazioari, haien hitza eta garrantzia aldarrikatuz.
Artistekin eta kazetariekin egiten diren topaketa hauetan, aperitibo bat zerbitzatuko da, Reyno Gourmeten eskaintza moduan.
Sarrera librea da, edukiera bete arte.