es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

25. URTEURRENEKO EKITALDIAK

Karlos III.aren Plaza

2024ko uztailaren 21, igandea - 20.00etan

Erriberriko Karlos III.a Noblearen plazan eginen da Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 25. urteurrena ospatzeko gala.

Estefanía de Paz Asín sortzailea izanen da Erriberriko hainbat taldek parte hartuko duten galaren aurkezlea. Talde horiek dira Erriberriko Musika Banda, Olitense Abesbatza, Txibiri Dantza Taldea, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eta Erriberriko Merindadeko Gaiteroak.

Horiez gain, parte hartuko dute Rebeca Esnaolak (Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria); Josu Etxarrik (Erriberriko alkatea); María Goiricelayak eta Ane Pikazak (Erriberriko Antzerki Jaialdiko zuzendariak); Juan Pedro Juanmartinenak (jaialdia ekoizten duen enpresako profesional bat); Villar Lópezek (jaialdiko argazkilari ofiziala), Marian Gil Jaurrietarekin batera (Erriberriko Fotoberri elkarteko presidentea azken hori); Ángel Guerrerok (Erriberriko Kultura zinegotzia) eta Pili Sánchezek (Beireko alkatea eta Erriberriko Udaleko zinegotzia jaialdi-proiektu hau abian jarri zenean).

Galak 75 minutuko iraupena izanen du, eta helburuak ditu:

  • Erriberrik Erriberriko Antzerki Jaialdiaren jatorrian eta bilakaeran duen eginkizuna aitortzea, eta bertako jendeari ahotsa eta protagonismoa ematea.
  • Erriberriko Antzerki Jaialdiaren inguruko rol profesionalak ikusaraztea.
  • Erriberriko Antzerki Jaialdian emakumeek jaialdiaren ibilbide osoan izan duten eta duten presentziari balioa ematea.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.