es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

ROSA DE PIERIA

Teobaldos plaza

2024ko uztailaren 19, ostirala - 24.60etan

Antzinako Grezian, ereinotzekin koroatuta egiten zitzaien omenaldia artistei. Artista emakumea zenean, aldiz, Pierako arrosekin koroatzen zen. Pieriako arrosa bost petaloko basalorea da, delikatua baina irmoa. Erriberriko jaialdia antzerki klasikoko jaialdi moduan sortu zela aintzat hartuta, instalazio honen asmoa da artista emakumeak gurtzeko ideia hori ekartzea. 

 

Teobaldoen plazako lorategiaren erdian egongo den eskultura bat izango da, eta, batetik, artista emakumeei egindako omenaldi hori irudikatuko du, eta, bestetik, estreinaldiaren egunean emanaldi baten amaieran agertokian ematen diren loreen sinboloa irudikatuko du. Iraganeko ondarearen, orainaren eta etorkizunean gure kultura eraikiko duten pertsonen inspirazioaren arteko besarkada da. 

Marta Pazos antzerkiko eta operako eszena-zuzendaria da, eszenografoa, dramagilea eta artista bisuala. Alderdi plastiko batek eta emantzipazio estetiko batek nabarmentzen du bere lana, antzerki errealista batetik harago, fikzioaren eta errealaren arteko mugak lausotuz. Pazosen instalazioak Arte Garaikideko Galiziako Zentroan, Cidade da Culturako Gaiás Museo Zentroan eta Pragako National Galleryn, Prague Quadrennial PQ23n, aurkeztu izan dira.

 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.