es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

UN SEGUNDO BAJO LA ARENA (kopia)

Ezpeleta jauregia (Beire)

2023ko abuztuaren 5, larunbata - 20.00etan

Senargaiaren eta Emaztegaiaren arteko ezkontzaren gonbidatuetarik hiru eta musikari bat eztei-oturuntzean harrapaturik gelditu dira, gainerakoak noiz itzuliko diren zain, besteek ezuste sorta baten ondorioz alde egin baitute. Pastel pusken, loreen eta kandela gastatuen artean, gertatu den guztia kontatuko diote ospakizunaren gonbidatu bihurtuko den publikoari. 

Un segundo bajo la arena atari zabaleko ikuskizuna da, antzerkia eta zuzeneko musika uztartuta, Federico García Lorcaren Bodas de sangre lanaren argudioa abiaburu hartuta. Esperientzian, ikusle guztiak gonbidatu bihurtuko dira, eten egin den ospakizunari jarraipena emateko eta erritua bururaino eramateko. Publikoa eta interpreteak bereizten dituzten marrak lausotzen dira; horrenbestez, guztiok ere eztei-oturuntza horretako mahaietan eseri, hitz egin eta topa eginen dugu, denok elkarrekin atari zabaleko gauean. 

FiraTàrrega-ko Moritz Saria eman zaio Kaleko Arteen 2022ko estreinaldirik onenaren atalean. Halaber, Kritikaren saria jaso du Novaveu kategorian eta REDESCENA 2023 koadernoak gomendatutako ikuskizuna izan da.

TALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Jatorrizko ideia:  Alex Solsona, Carla Coll eta Camille Latron / Dramaturgia:  Alex Solsona, Carla Coll eta Federico García Lorca / Zuzendari artistikoa:  Pau Serés / Zuzendari eszenikoa:  Alex Solsona / Eszenografia:  Camille Latron / Argiak:  Camille Latron / Soinua:  Gaspar Corts / Argazkia:  Maria Alzamora / Ekoizpen exekutiboa: Pau Caselles / Banaketa: lariamanagement.com

Un segundo bajo la arena Col·lectiu Desasosiego-ren ekoizpena da, Fira Tàrrega-rekin batera. Laguntzaileak: Festival Z, Nau Ivanow, Ajutament de Girona, Ajuntament de Figueres eta Departament de Cultura de la Generalitat de Catalunya.

Iraupena: 85’ 

KATALUNIA

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.