Senargaiaren eta Emaztegaiaren arteko ezkontzaren gonbidatuetarik hiru eta musikari bat eztei-oturuntzean harrapaturik gelditu dira, gainerakoak noiz itzuliko diren zain, besteek ezuste sorta baten ondorioz alde egin baitute. Pastel pusken, loreen eta kandela gastatuen artean, gertatu den guztia kontatuko diote ospakizunaren gonbidatu bihurtuko den publikoari.
Un segundo bajo la arena atari zabaleko ikuskizuna da, antzerkia eta zuzeneko musika uztartuta, Federico García Lorcaren Bodas de sangre lanaren argudioa abiaburu hartuta. Esperientzian, ikusle guztiak gonbidatu bihurtuko dira, eten egin den ospakizunari jarraipena emateko eta erritua bururaino eramateko. Publikoa eta interpreteak bereizten dituzten marrak lausotzen dira; horrenbestez, guztiok ere eztei-oturuntza horretako mahaietan eseri, hitz egin eta topa eginen dugu, denok elkarrekin atari zabaleko gauean.
FiraTàrrega-ko Moritz Saria eman zaio Kaleko Arteen 2022ko estreinaldirik onenaren atalean. Halaber, Kritikaren saria jaso du Novaveu kategorian eta REDESCENA 2023 koadernoak gomendatutako ikuskizuna izan da.
TALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Jatorrizko ideia: Alex Solsona, Carla Coll eta Camille Latron / Dramaturgia: Alex Solsona, Carla Coll eta Federico García Lorca / Zuzendari artistikoa: Pau Serés / Zuzendari eszenikoa: Alex Solsona / Eszenografia: Camille Latron / Argiak: Camille Latron / Soinua: Gaspar Corts / Argazkia: Maria Alzamora / Ekoizpen exekutiboa: Pau Caselles / Banaketa: lariamanagement.com
Un segundo bajo la arena Col·lectiu Desasosiego-ren ekoizpena da, Fira Tàrrega-rekin batera. Laguntzaileak: Festival Z, Nau Ivanow, Ajutament de Girona, Ajuntament de Figueres eta Departament de Cultura de la Generalitat de Catalunya.
Iraupena: 85’
KATALUNIA