Gerretako indarkeriaren aurkako oihu bat da Miguel Delibesen Las guerras de nuestros antepasados eleberriaren ildo nagusia, 1975ean argitaratua. Protagonistaren izenetik, Pacífico, amaiera beldurgarriraino, Valladolideko egileak bakea defendatu zuen bere orrialdeetan, gerraren eta indarkeriarik ezaren aurrean, bizitzarako bide gisa.
Lan honetan Pacífico Perezen izaera konplexua, boteretsuekiko mendekotasuna, Abuek, Bisak eta Aitak kontatzen zizkioten gerren istorioekin sehaskatik bere oroimenean grabatutako patu baten aurrean zuen etsipen ia frantziskotarra jorratzen dira.
AKTOREAK
Carmelo Gómez eta Miguel Hermoso
LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Zuzendaria: Claudio Tolcachir / Antzerki-egokitzapena: Eduardo Galán / Argiztapena: Juan Gómez Cornejo / Eszenografia: Mónica Boromello / Jantziak: Yaiza Pinillos / Soinu-espazioa: Manuel Solís / Zuzendaritza laguntzailea: María García de Oteyza / Ekoizpen-buru: Pablo Garrido / Buru teknikoa: David Pérez Arnedo / Kudeatzailea/errejidorea: Álvaro Lizarrondo / Ekoizpena: Jesús Cimarro
Las guerras de nuestros antepasados Pentación Espectáculos eta Secuencia 3 -ren ekoizpena da.
Informazio gehiago: https://pentacion.com
Iraupena: 85’
MADRIL
Emanaldi hau irisgarria da ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat. Honako hauek izanen ditu: