Torcidas-ek antzerki-ikerketarako egoitza bat planteatu du, gorputzen kontrako indarkeria eta irudiaren diktadura aztertzeko.
Konpainiako bi kideek eragozpen fisikoak izan dituzte beren bizitzetan. Horren ondorioz, ebakuntzak egin dizkiete eta tresna ortopedikoak ere erabili dituzte “gaizki zegoena” zuzentzeko.
Torcidas metafora bat da: batetik, konpainiako kideek aurre egin beharreko zailtasun fisikoak irudikatzen ditu eta, bestetik, pertsonen gainean inposatzen diren espektatibak eta presio sozialak, gizartean ezarrita dauden edertasun- eta perfekzio-estandarretara egokitzeko.
Aukeratzen dut naizena edo hark aukeratzen nau? Arlo eszenikoaren eta ikerketaren bidez, proiektuak estereotipo horiek zalantzan jartzea eta haiei aurre egitea du xede, dibertsitatearen onarpena eta balorazioa sustatuta. Arakatuko da nola eragiten dioten zailtasun horiek autoestimuari eta nola topatu lekua mundu honetan, hots, itxura hutsa maiz benazkotasunaren gainetik lehenesten duen munduan.
Dokumentazioa, esperientzia pertsonalak, elkarrizketak eta ikerketatailerrak bilduz eta uztartuz, prozesuaren gaineko dokumentala prestatuko dute egoitzaren azken egunean emateko.
LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Sortzaileak eta zuzendariak: Ane Sagüés eta Cristina Tomás / Ikus-entzunezko materialaren grabazioa eta edizioa: Jon Muñoz / Kanpo-gainbegiralea: Maia Ansa eta Adriana Cerdán.
Torcidas Las Nenas Theatre-ren ekoizpena da.