Claudia Victoria Poblete Hlaczik Buenos Airesen bizi da, sistema-ingeniari gisa lan egiten du eta zientzia-fikzioaren zalea da. Claudiak, bizitza “normala” bizi du. Baina, itxura horren azpian, oso ibilbide ezohikoa ezkutatzen da. Emakume gazte hau ingurune militarraren balioetan hezia izan zen eta, 21 urterekin, desagertuen alaba zela eta asmatutako bizitza bat bizi izan zuela jakin zuen. Bere kasuak inflexio puntu bat markatu zuen Argentinan, agintari militarren zigorgabetasunaren amaieraren hasiera izan baitzen.
Nola lotzen dira bizitza bereziak eta historia? Zer zentzu dute gaur egungo munduan iraultza, memoria eta hezkuntza bezalako hitzek?
Claudiaren bizi-esperientzia, berak komunikatua, La Conquesta del Polo Sud-ek hiru emakumeren esperientzia erreal eta indibidualaren eta historia kolektiboaren arteko harremanari eskainitako trilogiako dokumental eszeniko berriaren lehengaia da.
LANTALDE ARTISTIKO ETA TEKNIKOA
Egilea eta antzezleak: Claudia Victoria Poblete Hlaczik, Carles Fernández Giua, Eugenio Szwarcer / Zuzendaria: Carles Fernández Giua / Eszenografia eta bideoa: Eugenio Szwarcer / Argiztapena: Luis Martí / Soinua: Damien Bazin / Birako ekoizpen exekutiboa: Irene Vicente / Kontratazioa eta komunikazioa: Lidia Giménez / Eszenako argazkiak: Josep Aznar
Claudia Grec Festival de Barcelona, CCCB -Centre de Cultura Contemporània de Barcelona, Ajuntament de Terrassa eta La Conquesta del Pol Sud-en ekoizpena da. Institut Català de les Empreses Culturals (ICEC)-ren laguntzarekin eta Institut Ramon Llull eta Casa América Cataluñaren lankidetzarekin.
Informazio gehiago: https://www.laconquesta.com
Iraupena: 90’
KATALUNIA