“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden herritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera.
Intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak
Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu “zikin”? Zertaz hitz egin daiteke?
Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbiketan diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikinkeria izango dituzte bidelagun; azken horiek ere badute zer esan bizi garen munduaz…
ANTZEZLEAK
Lara Villanueva, Maialen Díaz Urriza eta Mikele Urroz Zabalza
TALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Egilea eta Zuzendaria: Maialen Diaz Urriza eta Mikele Urroz Zabalza / Ekoizpena: Lucia Ezker / Soinu-espazioa: Harkaitz Martínez de San Vicente Urriza / Jantziak: Iona Lakunza / Eszenografia: Orekari Estudio / Argiak: Andrés Dwyer eta Fermín Izko
Iraupena: 75’
NAFARROA