Saio honetan, Machús Osinaga (RTVEko kazetaria, Arte Eszenikoetan aditua), Daniel Galindo (La Sala, RNEko saioaren zuzendaria) eta Raúl Losánezekin (La Razóngo antzerki kritikaria) Alessandra García, Mujer en cinta de correr sobre fondo negroren egile eta zuzendariarekin mintzatuko dira.
Alessandra García sortzaile eta performer andaluziarra da, Malagako ESADen testuen interpretazioan lizentziaduna. Bere espezializazioeremua antzerki parte-hartzailea, harreman-antzerkia eta arte biziak dira. 2023 honetan, bere lana MAX Sarietan asko aintzatetsi da, ikuskizun berri onenaren saria irabazi du, eta errebelazio egilerik onenaren finalista izan da, baita aktore gisa ere, Mujer en cinta de correr sobre fondo negro lanarengatik.
Artisten eta kazetarien arteko topaketetan aperitibo bat zerbitzatuko da Reyno Gourmeten kortesiaz.
Sarrera librea da lekua bete art