Elena de Paz, pikaroa, emakume askea, errebeldea, lapurra, burutsua, gezurtia eta iheslaria, bere garaiko konbentzio guztiei aurre egiten diena eta bere askatasunaren prezioa ordaintzen duena, bere bizitza sekretua kontatzen du lehen pertsonan.
Malvivir Urrezko Mendearen aurpegi ilunerako bidaia da; garai nahasi eta liluragarri bateko gizarte-geruzen, agertokien eta pertsonaien barna.
Elenaren eta Montufarren arteko maitasun urratu eta basatiaren istorioa ere bada; bi pikaro ziztrin distiratsu eta goseti, ametsen eta engainuen, fedearen eta sorginkeriaren, ilusioaren eta heriotzaren Espainia batean.
Ay Teatrok XVII. mendeko ikuspegi tragikomikoa aurkezten du, askatasunari eta biziraupenari buruzko hausnarketa bat eta Barrokoko emakumeen literatura pikareskoa berreskuratzen du. Antzezle biek pertsonaia guztiak bereganatzeko erronkari aurre egiten diote, eta zuzenean jotzen eta abesten duen errabelin baten presentzia etengabeak, ekintzan laguntzen du eta espazio eta atmosfera desberdinak sortzen ditu.
AKTOREAK
Bruno Tambascio, Aitana Sánchez-Gijón eta Marta Poveda.
LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Zuzendaria: Yayo Cáceres / Dramaturgia: Álvaro Tato / Musika: Yayo Cáceres / Eszenografia: Mónica Boromello / Jantziak: Tatiana de Sarabia / Argiztapen-diseinua: Miguel A. Camacho / Soinuaren diseinua: Eduardo Gandulfo / Diseinu grafikoa, argazkigintza eta bideogintza: David Ruiz eta Txus Jiménez / Jantzigintza: Maribel Rodríguez RH, Alejandro Jaén / Margolaritza eta girotzea: Davinia Fillol, Beatriz Nieto / Kapelak: Diana García / Jantziteria-laguntzaileak: Elena Arias, Igone Teso / Zuzendaritza-laguntzaileak: Antonio Hernández, Mario Portillo / Zuzendari teknikoa: Amalia Portes / Makinak: David González / Birako kudeatzailea: Germán Fabre / Ekoizpen zuzendaria: Emilia Yagüe / Ekoizle exekutiboa: Marina Camacho / Ekoizpen-idazkaria: Carmen Quirós / Prentsa: Daniel Mejías / Prentsa-laguntzailea: Jorge Ochagavía / Banaketa: Emilia Yagüe.
Iraupena: 90’
Informazio gehiago: ayteatro.com
MADRIL