Dibertigarria eta ausarta da edozein izan zitekeen emakumea. Senar bat, egun osoa gauzak eraikitzen ematen duen alabatxoa eta hauek suntsitzen dituen seme txikiago bat ditu. Aurre egin die kristalezko sabaiei, helburu ez zuen lan bati, adiskidetzeari, ama txarra sentitzeari eta edozein emakumeren bizitzako porrot eta garaipen txikiei. Baina gauzak ez dira diruditen bezalakoak. Eta horrek dena aldatuko du. Betirako. Emakumeei, indarkeria matxistari eta horrek gure seme-alabengan duen eraginari buruzko testu feminista eta barneratzailea, hunkigarria eta gogorra aldi berean. Dennis Kelly (Utopia kultuzko telesailaren eta Mathilda musikalaren bertsioaren egilea) multisaridunak idatzi du, eta aurtengo Ojo Crítico saria irabazi duen Lucia Mirandak zuzendu du. Umorez, samurtasunez, minez eta errealitatez beteriko antzezlan honek aurre egiten die gure gizartearen itzaletako batzuei, eta galdera konplexu batzuk egiten dizkio publikoari: barkatzen al dugu emakume batek gizonek baino arrakasta handiagoa izatea? Zein da ordaindu beharreko prezioa? Eta adingabeek, zer paper jokatzen dute?
ANTZEZLEAK
Antonia Paso
LANTALDE ARTISTIKOA
Dramaturgia: Dennis Kelly / Zuzendaria: Lucía Miranda / Eszenografia: Anna Tusell / Soinua: Irene Maquieira / Argiztapena: Pedro Yaguë / Kartelaren diseinua: Paula Bonet / Prentsa: María Díaz / Argazkiak: Alejandra Duarte / Ekoizpena: Javier Ortiz / Banaketa: Crémilo.
Chicas y chicos El Sol de York-en ekoizpen bat da.
Argibide gehiago: www.elsoldeyork.es
Iraupena: 85’