es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

DE LA REALIDAD A LA FICCIÓN

Kultur Etxea

2021ko uztailaren 19, astelehena - 17.00etan

Edizio honetako zuzendari gonbidatua den Juan Carlos Rubio antzerkigile, gidoilari eta aktorearen eskutik tailer praktiko honetan parte hartzen dutenek, antzezlan labur bat idatziko dute ikasleek lehen egunean eraman beharko duten egunkari batetik ateratako albiste bat oinarri hartuta. Horretaz gain, ordenagailu pertsonal bat eta denbora izan beharko dute, tailerretik kanpo, antzezlana sortzeko. Rubioren La isla lanaren azterketaz gain, gai praktikoak jorratuko ditu mintegiak, hala nola errealitatearen eta fikzioaren arteko harremana, antzerkiaren dimentsio moral eta soziala, egitura eta trama, generoak, tonua, elkarrizketak, iraupena, testu baten edizioa, publikoa edo lanbidea.

IZEN-EMATEA

Mintegi honek 15 plaza eskaintzen ditu antzezle profesional, zuzendari eta antzerkigileentzat. Izena eman ahal izango da plazak bete arte.

Horretarako, bidali e-posta bat programasydifusion@navarra.es helbidera, izena, bi abizen, helbidea, NAN, telefono mugikorra, harremanetarako helbide elektronikoa eta matrikularen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria adieraziz.

Matrikula ordaindu dutenen artean hurrenkera kronologiko zorrotzean emango da izena mintegian.

Ordainketa, 40 eurokoa, banku-transferentzia bidez egin beharko da ES38 2100 3693 2122 00547110 kontura. Kontu horren titularra Kultura Zuzendaritza Nagusia da, eta kontzeptuan JUAN CARLOS RUBIO TAILERREKO MATRIKULA eta ikastaroa egingo duenaren izen-abizenak adierazi beharko dira.

Uztailaren 18an La Cavan taularatuko den La isla ikuskizunerako sarrera eta klaseak barne hartzen ditu prezioak. Mintegian parte hartzen dutenen kontu egongo da Erriberrirako garraioa.

Norbaitek izen-ematea ordaindu badu eta plazak bete badira, matrikularen zenbatekoa itzuliko zaio.

 

JUAN CARLOS RUBIO

1992tik aktore lanak telebistako gidoiak (Farmacia de Guardia; Pepa y Pepe; Colegio Mayor; Manos a la obra; A las once en casa; Adolfo Suárez, el presidente), zinematografikoak (El calentito; Retorno a Hansala; Bon appétit; Las heridas del viento eta El inconveniente) eta antzerki-testuak idaztearekin uztartzen ditu.

Bere lehen lana, Esta noche no estoy para nadie, 1997an estreinatu zen. Ordutik, Espainian bere jatorrizko lanak ikusi dira: Las heridas del viento; 10; Humo; Arizona; Tres; 100m2 (El inconveniente); El manual de la buena esposa; El príncipe de Maquiavelo; Iba en serio; La correspondencia personal de Federico García Lorca; Sensible; Grandes éxitos; La isla; Desmontando a Séneca eta El mueble.

Oholtzara eraman dira, halaber, berak egindako moldaketak: Ocasiones especiales (Bernard Slade), Al final de la carretera (Willy Russell), Windermere Club (Oscar Wilde), Juntos (Fabio Marra), El insólito caso de Martín Piché (Jacques Mougenot) eta Anfitrión (Molière).

Alemanian, Suitzan, Perun, Txilen, Puerto Ricon, Venezuelan, Costa Rican, Panaman, Dominikar Errepublikan, Kuban, Mexikon, Uruguain, Argentinan, Estatu Batuetan, Australian, Eslovakian, Grezian, Irlandan, Erresuma Batuan, Portugalen eta Italian antzeztu dituzte bere lanak, eta bederatzi hizkuntzatara itzuli ere.

Antzerki-zuzendari gisa honako hauek taularatu ditu: Humo; Arizona; Tres; 100m2; Esta noche no estoy para nadie, el musical; Las heridas del viento; El príncipe de Maquiavelo; Iba en serio; La correspondencia personal de Federico García Lorca; Sensible; Grandes éxitos; La isla; Desmontando a Séneca; El mueble eta Anfitrión.

Beste egile batzuen lanak ere zuzendu ditu: El pez gordo (Roger Rueff); Razas; Muñeca de porcelana; La culpa eta Trigo sucio (David Mamet); Ocasiones especiales (Bernard Slade); La monja alférez (Domingo Miras); Miguel de Molina al desnudo (Ángel Ruiz); El secreto de Puente Viejo, Páncreas (Patxo Telleria); Juntos (Fabio Marra); El insólito caso de Martín Piché (Jacques Mougenot) edo Llévame hasta el cielo (Nacho A. Llorente).

Besteak beste, Ciudad de Alcorcón Saria, SGAE Antzerki Saria, Lope de Vega Antzerki Jaialdiaren Ohorezko Aipamena, Lope de Vega Antzerki Saria, El Público de Canal Sur Saria, Andaluziako Kritikaren Saria, Ubedako Antero Guardia Saria, egile onenaren Andaluziako Antzerki Saria, San Javier Antzerki Jaialdiko Sari Berezia edo Lorca sarietan egokitzapen onenaren saria jaso izan ditu.

Goya sarietarako izendatua izan da eta Zilarrezko Biznaga saria irabazi du Malagako Espainiako Zinemaldian. Halaber, Aktore Latinoen Elkarteak ematen duen H.O.L.A. saria jaso du New Yorken eta A.C.E. sarietarako (Entretenimendu Kritikarien Elkarteak ematen duena) izendatua izan da. Huelvako Zinemaldian Andaluziako zuzendari onenaren saria eta zuzendari berri onenaren ASECAN saria jaso ditu.

El inconveniente filmaren azken gidoia 2020ko Andaluziako Zinemaren Sarietan eta 2020ko Zinema Idazleen Zirkuluaren Sarietan finalista da.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.