es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

ESPEJO, CAPRICHO ESCÉNICO

La Cava

2021ko uztailaren 17, larunbata - 22.00etan

Ikuskizun honek Lorca proposatzen du pasio eta askatasun sortzailetik pentsatutako ibilbide berezi batean. Bere bizipenetan, harreman epistolarretan, hitzaldietan eta bere obraren laburpenetan oinarritutako giza bidaia. Bere irudiaren ikuspegi argitsua musikariaren, antzerki-gizonaren eta hitzen ikertzaile geldigaitzaren sentsibilitatetik abiatuta, beti ere bere garrantzi sozialaz jabetuz. Federikok maisuki landu zituen lengoaien aniztasuna Vianak sortutako dramaturgian islatzen da. Hiru pertsonaiek, ispilu gisa, beren izaera poliedrikoa islatzen dute, berezko nortasuna hartzen duen piano baten ondoan, hitzaren luzapen bat gehiago bailitzan. Granadako Vegatik Habana argitsura, Madril sortzaile eta New York gordin batetik igarota, hiru ahotsetara bidaiatuko dugu sorkuntzaren misterioa eta duendea, haurtzaroa, feminitatea, bere burua deskubritzen eta adierazten duen gizona ezagutzeko.

ANTZEZLEAK

Nerea Cordero, Javier Viana eta Javier Galiana.

LANTALDE ARTISTIKOA

Dramaturgia eta zuzendaritza: Javier Viana / Egilea: Javier Viana eta Federico García Lorca / Off-eko ahotsak: Ales Furundarena, Antonio Leiva eta Ana Ibáñez / Zuzendaritza musikala: Javier Galiana / Zuzendariaren laguntzailea: Javier Parra / Eszenografia: Victoria Jiménez eta José Phelix Olivares “La Mundial Studios” / Argiztapenaren diseinua: Sergio Rodríguez / Soinuingeniaria: Javier Luna / Argiztapenteknikaria: Manuel Castillo / Tramoia: Jose Phelix Olivares eta Pablo Lomba / Ebakigarrigintza eta diseinua: Pepe Canela / Txotxongilogintza eta aholkularitza: Ángel Calvente eta Maite Serrano / Jantziak: BUM Creaciones / Orrazkerak eta ileordeak: Nati Kabuki eta Nora Aguirre / Ikus-entzunezkoak: Javier Viana, Oscar Martínez eta Pablo Mejlachowicz / Kartelaren diseinua eta collageak: Blupaipai / Webgunearen diseinua: Pepe Canela / Ekoizpena biran: Pablo Lomba / Argazkiak: Juanjo Palenzuela eta Pierre Grandidier / Banaketa eta ekoizpena: Reyes Revilla Alonso. Espejo, capricho escénico BUM Creaciones-en ekoizpen bat da.

Argibide gehiago: www.bumcreaciones.com

Iraupena: 80’

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.