Carmen Linares, Paco de Lucía, Camarón, Enrique Morente, José Mercé eta Tomatitoren belaunaldikide bakarra, flamenkoan daramatzan 40 urteak ospatzen ari da Andaluziako fol- klorean, flamenko musikan eta poesian barrena bidaia eginez. Argiz, samurta- sunez, negarrez, oroimenez, kolorez eta egiaz jositako ikuskizuna.
Cadizko badien argia, Sevillako ten- pluak, Granadako zerua eta Jaengo olibadia. Federico García Lorcaren, Miguel Hernándezen, Valenteren eta Juan Ramón Jiménezen ber- tsoen izaera dramatikoa eta herrikoa. Carmenek bere ezinbesteko erre- pertorioa eskaintzen digu, aparteko musikari sorta batekin eta bi dan- tza-saio tonák eta alegríekin, bata dandardunarekin.
Carmen Linaresen ahots parega- bearen egia, aldi berean harramaz- katzen eta laztantzen gaituen cante bat. Flamenkoaren kondaira bizia den kantaria eta Espainiako kultura musi- kala ulertzeko ezinbesteko artista.
ANTZEZLEAK
Carmen Linares (cantaora), Salvador Gutiérrez (gitarra), Eduardo Espín Pacheco (gitarra), Vanesa Aibar (dantza), Ana María González (koroak eta txaloak) eta Rosario Amador (koroak eta txaloak).
LANTALDE ARTISTIKOA
Zuzendaritza musikala: Carmen Linares / Ekoizpen exekutiboa: Miguel Espín Pacheco /
Soinu-teknikaria: Álvaro Barco / Argi-teknikaria: Olga García / Ikus-entzunezkoen edizioa: Cabofaro /
Komunikazioa: Marta Sebastián / Ekoizpena: El Mandaito.
Argibide gehiago: www.carmenlinares.net
Iraupena: 80’