SARRERAK AGORTUTA
Antonio Simon antzerki zuzendariak aktoreekin egindako lana erdigunean jarri izan du bere ibilbide luze eta ospetsuan. Oraingoan, aktore-talde boteretsu eta karismatikoa dakar, dagoeneko iruditegi kolektiboaren parte den XX. mendeko klasiko bat taularatzeko.
Vladimir eta Estragon Godot noiz etorriko zain daude bide baten parean, zuhaitz baten ondoan. Hizketan, eta batzuetan eztabaidan, joaten zaie denbora. Pozzo, aurkitzen diren lurraren jabea dela dioen gizon krudel bat, iritsi eta mozten die. Lepotik lotuta dakar bere morroia Lucky, soka luze baten bidez kontrolatua dirudiena. Pozzo eta Lucky abiatu ondoren, Mutil bat dator Godoten mezu batekin: "Antza, ez da gaur etorriko, baina bihar arratsaldean etorriko da".
Gizakiaren zaurgarritasunaren eta kemenaren metafora den obra honek transmititzen dizkigun indarra, umorea, poesia, samurtasuna, mina eta barrea gaur egun inoiz baino gehiago daude indarrean.
Pepe Viyuela, Alberto Jiménez, Juan Díaz, Fernando Albizu eta Jesús Lavi.
Zuzendaritza: Antonio Simón / Eszenografiaren diseinua: Paco Azorín / Argiztapen diseinua: Pedro Yagüe / Jantziak: Ana Llena / Soinu-espazioa: Lucas Ariel Vallejos / Zuzendaritza-laguntzailea: Gerard Iravedra / Ekoizpena: Jesús Cimarro.
Esperando a Godot Pentación Espectáculosen ekoizpen bat da.
Argibide gehiago: https://pentacion.com
Iraupena: 110’
ZUZENDARI GONBIDATUA