XX. mendeko azken hamarkadetako antzerki-testu zirraragarrienetako bat da hau, seguruenik. 1977an idatzi zuen Koltések lan hau. Koltès gazte hil bazen ere (41 urte besterik ez zituen) maila handiko egile bilakatu zen eta, gero, dramaturgia frantses garaikidearen klasikoetako bat. Lau hamarkada geroago, harrigarria da zein berria den bere lana eta zer indar duen literaturaren eta politikaren esparruetan, atzerritartasunaren eta bestea izatearen gaitasunaren gaiek gero eta kezka handiagoa sortzen baitute gure gizarteetan.
Genet onenaren oinordekoa, bere burua bestean sartzen du idazkera eder, gordin eta enigmatikoa erabiliz, autozentsurari edo politikoki zuzena denari lotu gabe.
Batetik, etorkin baten monologo argi eta inguratzailea, batzuetan deseroso eta anbiguoa ere badena, eta, bestetik, beste norbait, ezezaguna, hirian itzuli-mitzuli dabilena eta zu bati galderak egiten dizkiona (zu hori gutako edozein izan daiteke).
Renjiforen eszenaratzea minimalista da, Koltèsen hitzek eta aktorearen interpretazioak soilik babestua. Ulertzera eman nahi da, halako testu baten aurrean, ezin dela askoz ere gehiago egin, hau da, testuko hitzak deltasunez transmititu behar direla eta, orobat, haren ñabardurak aurkitu eta testuari berari hitz egiten utzi behar zaiola.
Itzulpena eta zuzendaritza: Fernando Renjifo / Interpretatzailea: Juan Ceacero / Soinu-espazioa: Óscar Villegas / Argiztapena: Maxi Gilbert, Isaac Torres, Fernando Renjifo / Koordinazio teknikoa: Isaac Torres / Banaketa:Lorenzo Papagallo – Xperteatro.
La noche justo antes de los bosques Veranos de la Villa 2018ren ekoizpena da, Madrilgo Conde Duquerekin elkarlanean.
Iraupena: 80’