es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

VENGO

La Cava

2019ko uztailaren 21, igandea - 22.00etan

Vengo de moler morena...

Gaztelaniaren ahozko tradizioaren klasiko bat da La molinera lana. Haren letra ezaguna erreferentzia moduan hartuz folkloreari gaur egungo ikusmoldetik abiatuta egiten zaio ekarpena, halako moduan non orainaldiak eta tradizioak bat egiten duten gure nortasun-seinaleak eta gure erroak berriro irakurtzeko.

Sara Cano dantzari eta koreografo ezagunak ibilbide eklektikoa du. Izan ere, dantza espainiarra, amenkoa, dantza garaikidea edo folklorea egin ditu. Hartara, proposatzen duen ikuskizunean, pertsonek dantza egiteaz gainera, elkarrekin bat egiten dute, sentitu egiten dute. Elkarrizketarako espazio anitz batean aritzen dira, non, gure folklorearen sustraiak abiapuntutzat hartuta, dantzak formak eta etiketak gainditzen dituen.

Hala, Salamancako dantzarekin eta Andaluziako folklorearekin batera modu naturalean ageri dira muñeirak edo Aragoiko jota, tradizio musikalaren berritzaile diren Eliseo Parra, Kalakan edo Coetus erritmoan.

Vengorekin, Canok azpimarratu nahi du folklorea arte bizi
eta aldakorra dela, eboluzionatzen duena eta orainaldiarekin konektatzen gaituena, nondik gatozen eta nora goazen lotzeko baliagarria.

PARTE-HARTZAILEAK

José Alarcón, Yolanda Barrero, Juan Berlanga, José Capel, Cristina Cazorla, Daniel Morillo, Verónica Garzón, Begoña Quiñones, Ana Del Rey eta Soujung Young.

TALDE ARTISTIKOA

Koreogra a eta zuzendaritza: Sara Cano / Argitazpenaren diseinua: Gloria Montesinos / Soinuaren diseinua: Jorge Díaz / Aurretiko musika: Eliseo Parra, Coetus, Leilía, Kalakan, Vigüela eta La Ronda de Motilleja eta Cía Jantzien diseinua: Elisa Sanz/ Jantzien anbientazioa: María Calderón / Tresneria: Óscar Alonso eta Carlos Arrabal / Managementa: Elena Santonja.Ekoizpena: Sara Cano Compañía de Danza / Ekoipen- laguntzailea: David Arrabal / Banaketa: ES Management.

Vengo Sara Canoren Dantza Konpainiaren eta Madrilgo Erkidegoaren ekoizpena da.

Argibide gehiago: www.esmanagement.es

Iraupena: 75’

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.