Hilobi irekiko eta hilarri itxiko hilerri batean, mausoleoz eta aingeruz inguraturik, bi ehorzle lanean ari dira. Nekatuta, bata gitarra jotzen ari da, eta bestea oihuka dago, airera. Dama batek erantzun du, agertu berriko dama sufritzaile batek. Erreala al da? Damaren, bihuelaren eta ehorzlearen arteko elkarrizketak badarrai, Quevedo handiaren hitz ederrenak ahoskatuta, haren gai faboritoenetako bati buruz: Heriotza.
Hogei urtetik gora, 1996tik, daramatza La Nave Teatro konpainiak antzerti-ikuskizunak egiten Nafarroan zein Nafarroatik kanpo. Marta Juanizek eta Miguel Munárrizek osatua, “Polvo serán… mas polvo enamorado” antzezlana proposatu digu aurtengo Erriberriko Antzerki Jaialdirako.
Miguel Munárriz, Marta Juániz, Jesús Trincado
Egilea: Miguel Munárriz Muruzábal, Francisco de Quevedo / Dramatizazioa: Miguel Munárriz / Jantziak: Mª Eugenia Molina / Eszenografia-eraikitzea: J. Joaquín Juániz / Argiztapena: La Nave-Miguel Juániz
La Nave Teatro-ren ekoizpena da “Polvo serán… mas polvo enamorado”.