Tartufo: iruzurtia? Pertsonaia bat munstro baten moduan deskribatzen da, eta haren dialektika engainatzailea eta ekintzak soilik erakutsita aurkezten zaigu. Orgonen etxeko aldartea aldatu egin da Tartufo han bizi denetik. Nolako boterea du Orgonengan? Etxeko besteek pertsonaia horren arimako iluntasuna ikusi dute; berak ez, ordea. Zergatik? Nolakoa da Tartufo? Iruzurtia? Manipulatzailea? Nartzisista zitala? Edo egoera baten biktima da? Hots, bizirik irauten saiatzen da, besterik gabe, gainerakoak bezala? Testu klasiko guztietan bezala, Molièrrek galderak egiten dizkigu bizi garen munduan dugun jokabideari buruz hausnar dezagun. Ez du axolarik Tartufo 1641ean idatzi izanak. Tartufoak egon izan dira, badira oraindik, eta gehiago egongo dira. Tartuforik ezagutzen al duzu? Izan al zara noizbait zu zeu Tartufo?
ALEJANDRO ALBARRACÍN, LOLA BALDRICH, VICENTE LEÓN, NÜLL GARCÍA, IGNACIO JIMÉNEZ, ESTHER ISLA.
Zuzendaritza: José Gómez-Friha / Bertsioa: Pedro Villora / Zuzendaritza- eta ekoizpen-laguntzailea: David Alonso / Espazio eszenikoa: José Gómez-Friha / Diseinua eta argiztapena: Marta Cofrade / Jantzien diseinua: Sara Roma / Jantziak egitea: Rafael Solís / Diseinu grafikoa, kartela: María Lacartelera / Karteleko estilismoa: Alicia Barón / Banaketa: Fran Ávila / Prentsa: Josi Cortés
Venezia Teatro SLU-ren ekoizpena da “Tartufo, el impostor”.
Iraupena: 95’