Nacida sombra topaketa bat da, dantza flamenkoaren eta Espainiako Urrezko Mendeko emakume sortzaile handien artekoa. Flamenkoak femenino pluralean dantzatuko ditu XVI. eta XVII. mendeetako egile emakume klasikoen testuak. Irudizko lau gutunek, garai eta toki desberdinetan idatzitakoek, lau emakume artistaren ahotsen arteko elkarrizketa harilkatuko dute: Santa Teresa Jesusena, María de Zayas, María Calderón eta Sor Joana Ines Gurutzekoa. Dantzaren, musikaren eta hitzaren bidez, beren bizipenak, kezkak, sorkariak eta sekretuak erakutsiko dizkigute, batzen dituzten loturak oinarritzeko: bakardadea ausardiaren prezio moduan, maitasunaren labirintoak eta askatasunaren bilaketa mingarria. Santa Teresa Jesusenaren agonia mistikoa komentuko bere gelan; María de Zayas eleberrigilearen jauregiko intrigak, Gorteko aretoetan; María Calderón aktore entzutetsuaren argi-itzalak komedia-antzoki bateko agertokian; eta Sor Joana Ines Gurutzekoaren amets-irudiak eta polemikak bere lorategi jorian. Ilargiaren lau fase, lau espazio, lau emakume: lau mundu dantzatzeko, pentsatzeko, sentitzeko eta bizitzeko.
Dantza
Musikariak
Fitxa artistikoa:
Iraupena: 80'