Gema Matarranzek ahotsa eta gorputza jarriko dio Gaztelako Joana I.ari, Joana eroa esaten ziotenari. Bere patuaren gatibu, poliki-poliki hiltzen utzita arbuiatu zuten guztiak baino gehiago bizi izan zen. Joana arretaz arakatzen ariko da oroitzapenaren eta etsipenaren artean, estatu baten premiengatik bortxaz ezarritako bizimodu bat ulertzen saiatzeko. Gurasoak, seme-alabak eta senarra presente egongo dira eszenan, eromenaren bidean herrestan daraman amets mingarri batean.
Joanaren begietatik jaiotako begirada, jauregiko azpijokoen eta handinahikerien lekukoa eta biktima, ez hiltzeko arrazoi moduan maitatzeko eskubidea aldarrikatuko duena.
Antzezleak:
Fitxa artistikoa:
Iraupena: 55 minutu