Eta idazlan luzeagoa eskatzen duten gorabeherak gertatu zitzaizkien idatzi zuen Cervantesek, Rinconete y Cortadillo lanaren azken lerroetako batean
Amaiera ireki, misteriotsu eta probokatzaile hori antzezlanaren abiaburua izango da. Zer gertatu zitzaien Rinconeteri eta Cortadillori eredu nobelatxo horren arrakastaren ondotik? Antzezlan honetan, benetako Pedro del Rincónek eta Diego Cortadok kontuak garbitu nahi dituzte Cervantesekin, beren bizitzetako gertaera labur bat argitara emateagatik beren ezkutuan, baina betiko kondenatu zituena bihurri eta maltzur irudiari erantzutera. Gaztaroko arrakasta hartatik ezin izan ziren inoiz askatu. Gizena eta Mehea bezala, edo Pecos musikariak bezala, Rinconete eta Cortadillo elkarrekin jarraitzera kondenatuta egongo dira bizirik irauteko. Dena den, beharbada, oraingoan beren izena garbitzeko aukera iritsi zaie.
Pikareskari, haur mirariei, adiskidetasunari, errealitatearen eta fikzioaren arteko borrokari eta, batez ere, Cervantesek modernotasunari ateak zabaltzeko erabili zituen pariei buruzko komedia da Rinconete y Cortadillo.
Antzezleak:
Fitxa artistikoa:
Iraupena: 85 minutu
www.sexpeare.es