... tronuaren aretoan sartu zen. Gela izoztuta zegoen. Areto bikain hori hilobi ireki bat zen orain, profanatua, eta hobian gorpu bat borrokan ari zen, berpizteko.
Calderón de la Barcaren La vida es sueño lanean ideia hartuta sortutako antzerki pieza da Rosaura. Hain zuzen, Espainiako Urrezko Mendeko testu klasikoak gure garaiari hurbila zaion ikuspegi baten bidez esploratzeko nahitik sortu da lan hau.
Calderónen lan gorena erreferentziatzat hartuta, Rosaura pertsonaiaren ikuspuntutik kontatuko dugu bertan gertatzen dena. Historian aldaketa eragiteko motor moduan ikusten dugu pertsonaia hori; izan ere, bere patuari aurre egingo baitio, ezarrita dagoen ordenaren eta bortxaz ezartzen zaizkion mugen aurka. Hartara, heroi hori interpretatuko dugu, egungo testuinguru politikoan oihartzuna duen ikuspegi poetiko baten pean; bertan, herritarra huts egindako sistema bateko tragediaren protagonista bihurtuko da, bere etorkizunaren alde borrokatzera behartzen duena.
Horretarako, storytelling delakoa baliatuko dugu (istorioen kontaketa). Milaka urteko tradizio hau, gizakiak berak adinako jatorri antzinakoak dituen antzerki-tresna boteretsua da. Era berean, antzerkian dauden eta izan diren hizkuntza, kultura eta tradizio desberdinen batura eta komunikazio elementua da.
Antzezleak:
Fitxa artistikoa:
Iraupena: 65 minutu
Hauen laguntzarekin: