es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

Sueño

La Cava

2017ko uztailaren 22, larunbata - 22.00etan

Testua eta zuzendaritza: Andrés Lima
Shakespeareren komedien unibertsoan ideia hartutakoa
Teatro de la Ciudad

Sueño tragedia pertsonal baten abiaburua da, pertsona baten aitaren heriotza, eta bizitzeko eta maitatzeko nahia Eta haren eromena Sueñok istorio dibertigarria erakusten du eta, era berean, krudela, emozioen bidaia bat, beren burua arriskutan jartzen duten interpretatzaile batzuen ariketa malabaristikoaren bidez forma hartzen duena. Sueño gizon baten istorioa da, heriotzara hurbiltzen doan neurrian, orduan eta bizitzeko eta maitatzeko gogo gehiago duena. Heriotza inguruan duela, zaharrak edan egiten du Eta edanak iraganera joaten laguntzen dio; edaten duen bakoitzean gogora ekartzen ditu maite guztiak, lehenetik azkenekora. Eta maite horiek oroitzean gaztetu egiten da. Edana amaitzen denean, ordea, zaharra errealitatera itzultzen da, eta gero eta ordain handiagoa eskatzen dio. Hori egiten die alkoholak pertsonei Eta heriotzaren ikuspegia ikus-entzuleekin osatzen doa, adierazi du Limak. Era berean, aitortu du Sueño eszenaratzen gehien kostatzen ari zaion aktore lana dela. Ikuskizuneko protagonistek maitatu, barre, negar, dantza, edan egiten dute, dibertitu egiten dira Eta dena suharki egiten dute. Zuzendariak behin eta berriz esaten duenez, bizitza honetan umore sena eduki behar da, une onetan eta txarretan. Sueño komedia bat da, azken batean, tragedia bat duena, eta, kontraesan horretan, maitatua ez izatearen tragedian, Limaren bizitzan eta Shakespeareren komedietako gertakizun ezagunenetan ideia hartutako pertsonaia batzuk sortzen dira.

Antzezleak:

  • Chema Adeva
  • Laura Galán
  • Nathalie Poza
  • Ainhoa Santamaría
  • María Vázquez

Fitxa artistikoa:

  • Testua eta zuzendaritza: Andrés Lima
  • Gune eszenikoa eta jantziak: Beatriz San Juan
  • Argiak: Valentín Álvarez
  • Musika: Jaume Manresa
  • Soinuaren diseinua: Enrique Mingo
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Laura Ortega
  • Eszenografiako eta jantziteriako laguntzailea: Almudena Bautista
  • Ekoizpen exekutiboa: Joseba Gil
  • Ekoizpeneko laguntzailea: Gonzalo Bernal
  • Argiteriako laguntzailea: Lua Quiroga Paul
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Elena de Lucas
  • Komunikazioa: El Norte Comunicación
  • Argazkiak: Luis Castilla / María Artiaga

Iraupena: 90'

Sueño es una producción de Teatro de la Ciudad y Teatro de La Abadía


Prezioa: 18.00 €

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.