Nise, un viaje en la Nao d’amores dokumental bat da (40'), María Royok zuzendu eta egina. Nao d'aAmoresen antzerki-unibertsoan murgiltzen gaitu, bere oinarri artistikoak eta sormen prozesuak erakutsiz Nise, la tragedia de Inés de Castro ikuskizunaren bidez. Proiekzioaren ondoren, Ana Zamora antzerkigile eta konpainiako zuzendari artistikoarekin solasaldia izango da.
Sarrera librea da lekua bete arte.