Elkarri entzun gabe hitz egiten dion bikotea, eta nahi gabe handitzen den distantzia. Mugitzen naizen bakoitzean gehiago urruntzen naiz, eta hurbiltzen naizen bakoitzean gehiago mugitzen zara. Denok daukagu paparrean ur gazizko putzu bat haragiz inguratua.
Denok burua ateratzen dugu ura lepora iristen zaigunean oihu egiteko. Juan Carlos Rubio, aurtengo jaialdiaren zuzendari gonbidatua da, eta tour de force bat den La isla hau Histrión Teatrorentzat espreski idatzi eta zuzendu du. "Zergatik ikusten duzu beti nik ikusten ez dudana?", galdetzen du pertsonaietako batek. Agian antzokia delako leku liluragarri hori, non gure buruari barkatzen ez diogun guztia, eta erruz, epaiketez edo ametsez mozorrotzen den oro ikustea ahalbidetzen zaigun.
Zer gertatzen da oinazeak gainditzen gaituenean eta ihes egin nahi diogunean?
Harrapari bihurtzen al gara?
Gure izaeraren alderik basatienarekin konektatzen al gara, gu geu garen sen primarioz betetako animalia horrekin? Edozein preziotan biziraun nahi al dugu?
Ikuskizun ederra, bizia, mingarria.
Beharrezkoa.
ANTZEZLEAK
Gema Matarranz eta Marta Megías.
LANTALDE ARTISTIKOA
Zuzendaria eta egilea: Juan Carlos
Rubio / Zuzendariaren laguntzailea: Luis Miguel Serrano / Eszenografiaren diseinua: La Alegría eta Álvaro Gómez Candela / Eszenografiaren eraikitzea: Álvaro Gómez Candela / Argiztapenaren diseinua: Juan Felipe “Tomatierra” / Soinua: Ángel Moreno / Diseinu grafikoa: Rafa Simón / Komunikazioa: Extrema Comunicación / Argazkiak: Gerardo Sanz / Bideoa: GueBen.es Estudio Creativo / Ekoizpena: Nines Carrascal eta Sonia Espinosa / Banaketa: Nines Carrascal (Escena Distribución Granada).
La isla
Histrion Teatro-ren ekoizpen bat da.
Argibide gehiago:
www.histrionteatro.es
Iraupena: 70’