TESTU POETIKOAK
Garai batean, Espainiako historian, Alberti, Machado, Hernandez... bezalako poetei bertsoak minetik, azaletik, odoletik ateratzen zitzaizkien. Gaur egoera nahasia bizi dugu, eta herrialde honetako bi uneak bereizten dituzten ezaugarriak badaude ere, bada zerbait, distantzian eta denboran, bere amaraun fina zabaltzen duena... Mina. Norberaren eta besteren mina. Eta hortik sortu da obra hau.
La Navek garai hartako poema ikaragarrienetako batzuk bildu ditu, eta haiekin ikuskizun izugarri eta dardarazle bat eraiki du, non ikus-entzunezkoak, musikak, poesiak eta eszenografiak ulertzen lagundu nahi diguten, ez ahazteko. Inoiz errepika ez dadin. Sekula santan.
Marta Juániz, José Mª Asín eta Pablo Asiáin.
Zuzendaritza: Marta Juániz / Egileak: Marta Juániz eta Miguel Munárriz / Irudien sorkuntza: Miguel Juániz / Argiztapen-diseinua: Gaizka Mendieta / Jantzien diseinua: Marta Juániz / Eszenografiaren diseinua: La Nave / Teknikaria: Miguel Juániz.
Argibide gehiago: www.lanaveteatro.net
HEMENGO ANTZERKIA