TESTU POETIKOAK
Elkarrizketa hunkigarri eta bizi batean, Maria Elenak, Espainian bi urte daramatzan emakume Ekuadortarrak, bertan izandako bizipenak kontatzen dizkio Franciscori, hitz egin eta mugitu ezin den agureari. Horretaz gain, alabaren Andrés mutil-lagunari buruz ohartarazten dio.
Genero indarkeria, migrazioa, emakumezkoen salerosketa, prostituzioa eta elkartasuna, biziraupenaren errealitatea… jorratzen dira lan honetan. 2021ean mustuko den Maletas lanaren zatia da, migratzaileei buruzko istorioek osatutako puzzlea izan nahi duen asmo handiko obra.
Dramaturgia eta zuzendaritza: Miguel Goikoetxandia / Antzezleak: Ana Berrade eta David Larrea.
Argibide gehiago: www.ilunaproducciones.es
HEMENGO ANTZERKIA