Lau aktorek hitz egiten digute oraindik egin dezaketen leku bakarretik: fikzioak zeharkatutako ni baten biluztasunetik.
Eskuzabaltasunez, beren balizko biografiak partekatzen dituzte –beren buruaren negatiboak bailitzan–, izan ez diren eta izango ez diren emakumeen eta gizonen bizitzak. Ion, Irene, José Juan eta Mikele halabeharraren baitan bizi dira eta euren esperientzia hondamendian amaitzen den joko gaizto baten eskuetan uzten dute.
Drama gure aurrean apurtzen da eta amildegi batetik bestera doa, erorketa librean, bere pertsonaien amets zapuztuak bezala. Memoria, zeharkatu beharko dugun azken basamortua bezala. Edo, oraindik, asmatu beharko duguna.
Inoiz inor itzultzen ez den amaiera horri aurrez aurre begiratzen dion abentura suizida.
Ion Iraizoz, Mikele Urroz, Irene Ruiz eta José Juan Rodríguez.
Zuzendaritza: Íñigo Rodríguez-Claro / Dramaturgia: Antonio Lozano / Zuzendaritza-laguntzailea: Carlos Pulpón eta Javier L. Patiño / Soinu-espazioa: José Pablo Polo / Jantziak eta eszenografia: Paola de Diego / Argiztapen-diseinua: Pablo Seoane (Cía de la Luz) / Ikus-entzunezkoak eta kartelaren diseinua: La dalia negra / Koreografia: José Juan Rodríguez / Komunikazioa: Cristina Anta / Ekoizpena: La Caja Flotante.
Catástrofe La Caja Flotanteren ekoizpen bat da.
Argibide gehiago: www.lacajaflotante.com
Iraupena: 100’
Hemengo antzerkia